XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaren bularrak elikatu ondoren nahiz gaur egun behi esneaz edo, txarrago dena, farmazia esneaz ordezkatu, haurrontzitik kanpoko haziera hasten da.

Haurra amarengandik elikatzen jarraitzen da, eta elikadura fisiko eta psikikoa behar ditu.

Gaur egun desnutrizioaren beldurrez gehiegizko elikadura dago; nork daki ez ote den hau izango guda zibil eta honen osteko ondorioa; eta ez gara konturatzen benetazko desnutrizioa desnutrizio psikikoan edo maitasun faltan dagoela.

Oso erraza da izaki txiki hori janariz jostea, zailagoa da hala ere, maitasun, samurtasun eta laztanez betetzea.

Pubertaroa heltzean gure gorputzaren berezko instintoak ezberdintzapen sexuala gehiago garatzen du; gizonezkoek beraien kanpoko ezaugarri ezberdintasunak hartzen dituzte eta berdin gertatzen da emakumeekin.

Nerabetasuna pasatu ondoren, gorputza garatzen jarraitzen da eta adin helduan, egunez egun berritzen segitzen du.

Zahartzaroa heltzean, energia hori apurka apurka galdu egiten da; prozesu hau pertsonen zahartzaro goiztiar normalean arinago gertatzen da hauek izaten dituzten gaixotasunak direla eta.

Gutxira, gutxira bizitzak heriotzari bidea uzten dio eta apenas konturatzen gara bata non hasi eta bestea non amaitzen den; hainbat pertsona bizitzan hilik dago, ez da bizi, existitu egiten da.

Egiaz, ez da ezer hasten, ez da ezer amaitzen, aldatzen doa soilik, transformatzen.